Azpiarrosa hankaberde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma incanum» orritik birbideratua)
Azpiarrosa hankaberdea
2007-09-29 Entoloma incanum.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma incanum
Hesler, 1967
Mikologia
Pulvine.png 
txapel erdi-esferikoa

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Azpiarrosa hankaberdea (Entoloma incanum) Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Balio gastronomokorik gabea. Haragi gutxi du eta gainera zapore desatseginekoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1,5 eta 3 cm arteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, ganbila, erdian sakonune sakon batekin; hori berdexka kolorekoa edo lehoi koloreko berdexka, zuntzexka erradial ilunagoekin. Ertza gutxi ildaskatua. Zuntzezko eta ezkatazko kapela .

Orriak: Nahiko zabal, zabalak, hasieran zurixkak, gero esporek tindatuak.

Hanka: Luzea, zilindrikoa, mehea, hori-berdexka kolorekoa; ilupaduna oinarrian, zuria.

Haragia: Hori-berdexka kolorekoa, oso mehea; ukituz edo igurtziz urdindu egiten da, usaina eta zaporea ez ditu atseginak.[2]

Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ezaugarriak direla eta, nahastea zaila da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Bide ertzetan, basoen ertzetan, zelaietan etab.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 291 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 282 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 376 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 194 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]