Mukiziza beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Exidia glandulosa» orritik birbideratua)
Mukiziza beltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAuriculariales
FamiliaAuriculariaceae
GeneroaExidia
Espeziea Exidia glandulosa
Fr., 1822

Mukiziza beltza (Exidia glandulosa) Exidia generoko onddo espezie bat da.[1] Haragirik ez duelako, sukaldaritzarako balio gabea da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substratuari beheko aldetik lotutako fruktifikazioa, erresupinuetatik planaspulbiniformeetara, zerebriforme itxurako masa gelatinakara osatzen dute, 30 cm-ko luzerakoa eta 2 cm arteko lodierakoa, subglobosoa, lobulatuak eta irregularki izurtuak. Ertz biribilduak eta libreak. Gainazala tolesduna, distiratsua, leuna, baina papila txiki eta ugariz punteatuta, luparekin ikusten dira; kolore arre-beltzaxkatik beltz matera eta zahartzean pruina zurixka batekin; lehortearekin geruza fin-fina bihurtzen da, eta bere formara itzultzen da berriro hidratazioarekin.

Haragia: Mehea, gelatinakara, elastikoa; usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]

Etimologia: Glandulosa epitetoa gainazal himeniala estaltzen duten papila antzekoetatik eratorria da.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio sukaldaritzarako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exidia saccharina eta Exidia pithya delakoekin nahas daiteke, baina hauek koniferetan ateratzen dira, eta baita Exidia recisa espeziearekin ere, honek kono alderantzikatuaren forma du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasoi hezeetan hazten da, hostozabalen hildako adarretan, motzondoetan edo eroritako enborretan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Asia.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 500 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 324 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 440 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]