Gibelgorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibelmarroi orrioso» orritik birbideratua)
Gibelgorria
Russula integra (2).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula integra
Fr., 1838
Mikologia
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibelgorri, gibelmarroi orrioso edo urritz gorritxua (Russula integra) Russulaceae familiako onddo jangarria da.[1]

Jateko ona, Russula cyanoxantha delakoaren antzekoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Gaztetan gogorra eta haragitsua, zahartzean biguna, hasieran biribildua eta ondoren ganbila, irregularra, bukaeran irekia, kopa formakoa, erdian ondoratu samarra, kolore arre tipikoa, arre-horixkatik hasita, orban ilunagoekin, olibatik purpurara doazen koloreko arrastoekin edo txokolate kolorekoekin, arre-ardo kolorekoekin, arre-more kolorekoekin, arre-olibakoekin etab. Azala erradialki erdiraino bereiz daiteke, hezea, likatsua, distiratsua.

Orriak: Estu eta gero zabalago, sabeldunak, orritxo batzuekin eta adarkatze ugarirekin, libreak, hasieran esne zuriaren kolorekoak, ondoren gurin kolorekoak eta bukaeran hori bizi kolorekoak eta ertzean isla zuriak dituela.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 - 9 x 1 - 3,5 cm-koa. Sendoa, betea, zilindrikoa eta irregularra, leuna, zimurtsu samarra. Zuria eta gero arre zikina edo arre-horixka. Sulfato ferrosorekin erreakzio laranja ematen du.

Haragia: Zuria edo horixka, gogorra eta sendoa. Usain arinekoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Integra epitetoa ere latinetik dator, osoa esan nahi duen "integer" hitzetik. Orri osoak, eten gabeko orriengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz nahasten da Russula badia delakoarekin, baina hau mikatza da. [4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran. Koniferoen azpian, karedun lurretan, arrunta mendialdean.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasoa eta Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 381 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 131 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 524 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 66 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]