Gliophorus psittacinus
Gliophorus psittacinus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Gliophorus |
Espeziea | Gliophorus psittacinus Herink, 1958 |
Basionimoa | Agaricus psittacinus |
Gliophorus psittacinus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi mehea, hauskorra, ez da oso egokia janaria prestatzeko.
Sinonimoak: Hygrophorus sciophanus, Hygrocybe sciophana.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hasieran irregularki ganbila, ondoren zabaldu egiten da titi batekin. Higrofanoa, kolore aldakorrekoa: marroi arrea, ilunagoa erdian ura xurgatuta dagoenean eta marroi-horixka tinduekin lehor dagoenean. Ertz mehea eta irregularra du, ildaskatua.
Orriak: Itsatsiak, zabal, orritxoekin nahasiak, gaztetan hori-berdexka kolorekoak eta gero arrosa koloreko tinduak hartzen dituzte.
Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko luzerakoa, zuri-arrosakara kolorekoa tonu berdexkekin goialdean eta horixkekin oinarrian.
Haragia: Mehea, hauskorra, zuri-horixka kolorekoa. Usain eta zapore hautemanezinak.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe psittacina espeziearekin nahas daiteke, baina hau likatsua da eta berde kolorekoa.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguan, larreetan eta zelaietan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 127 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto, .. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 349 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 112 or. ISBN 84-282-0865-4..