Gymnopus brassicolens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gymnopus brassicolens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaMicromphale
Espeziea Micromphale brassicolens
P.D.Orton, 1960

Gymnopus brassicolens Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, aza ustelaren usaina duelako.

Sinonimoak: Marasmius brassicolens, Micromphale brassicolens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1,5 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa, berehala laua, ertza, hezea dagoenean garbi ildaskatua; arre-gorrixka kolorekoa hasieran, ertza argiagoa izaten du eta erdia ilunagoa, gero asko zurbiltzen da, krema zikinera pasatuz.

Orriak: Desberdinak, estu, lehenbizi zurixkak, gero arre-arrosa kolorekoak edo isla gorri-arre kolorekoekin.

Hanka: Adarkara, konprimitu-ildaskatua, kapelaren kolore berekoa goialdean, eta pruinadun beltzaxka gainerakoan, oinarrian okre-horixka koloreko mizelioarekin.

Haragia: Aza ustelaren usain bizia du, baina baratxuriaren usain arin batekin nahastua. Bilbe gelatinakara du.[2]

Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Brassicolens epitetoa berrriz latinetik dator, aza esan nahi duen "brassica" hitzetik eta usaintsua esan nahi duen, "olens" hitzetik. Aza ustel usaina duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Micromphale foetidum delakoarekin, hau hostozabalen adarretan hazten da. Orrien azikulen artean.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen azpian, oro har, talde faszikulatuak osatuz, azikulen eta hostoen artean. Urria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Turkia, Kaukasoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 239 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 273 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 295 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]