Marasmio mordoskatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gymnopus confluens» orritik birbideratua)
Marasmio mordoskatua
Gymnopus.confluens.-.lindsey.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus confluens

Marasmio mordoskatua (Gymnopus confluens) Gymnopus generoko onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Collybia confluens, Marasmius confluens.

Oina baztertu egin behar da, haritsua eta zapore desatseginekoa delako. Kapelak, aldiz, almendra garratzen usain atsegina du. Propietate antizitotoxikoak ditu, kimioterapian erabiltzen da, baita infusioan ere.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1,5 eta 5 cm arteko diametrokoa, ganbil-kanpai itxurakoa, gero ganbil-laua eta batzuetan titi apur batekin. Ertz zorrotza, laua, izurtua eta helduaroan pixka bat pitzatua. Azal leuna, zeta antzekoa, erradialki zuntz finekin; beix koloretik beix arrosara doana edo krema zurbil kolorekoa.

Orriak: Oso estu, adnatetatik sublibreetara; zurixkak, gero krema-arrosa, zurbil kolorekoak zahartzean, ertz ziliatuak eta ile marjinalekin.

Hanka: 4 -8 (10) x 0,3 - 0,8 cm-koa, luzetara ildaskatua, barnehutsa, lerdena, haritsua eta zilindrikoa edo konprimitua; kapela baino ilunagoa, okre-gorrixkakoa eta pruina zuri-lila kolorekoz estalia, nabarmenagoa oinarrian eta beste ale batzuekin elkartuta egoten da.

Haragia: Urria, larrukara, urtsua eta kolore zurixka-grisaxkakoa; usain atseginekoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Confluens epitetoa berriz latinetik dator, bat egiten, esan nahi duen "confluens" hitzetik. Oinak elkartzen direlako, hau da, soropildua.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako interesik gabeko espeziea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marasmius wynnei delakoarekin nahas daiteke, hanka zurixka du honek.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostozabal basoetan hazten da, batez ere pagadietan eta, inoiz, koniferoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 256 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 275 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 302 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 178 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]