Ezko hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe chlorophana» orritik birbideratua)
Ezko horia
Hygrocybe chlorophana.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe chlorophana
Wünsche, 1877

Ezko horia (Hygrocybe chlorophana) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sukaldaritza-baliorik gabea katalogatzen da, eta, kalterik egiten ez duen arren, haragi urria eta zapore eskasa duenez, ez du kontsumitzea merezi.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, ganbila, gero kamutsagoa; hori-limoi kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa, ertz argiagoarekin, batzuetan leuna, beste batzuetan ildaskatua eta hortzekin; eguraldi hezearekin oso likatsua, eta oro har, hezea eta distiratsua.

Orriak: Zabal, adnatak, lodiak eta argizari-itxurakoak, kapelaren kolorekoak baino horixka argiagoak.

Hanka: Leuna, likatsua, zilindrikoa, kolore hori-limoi bizikoa, 4 eta 8 cm arteko diametrokoa eta 3 eta 9 cm arteko luzerakoa.

Haragia: Fina, mintzezkoa, horixka, usain eta zapore bereizgarririk gabe.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Chlorophana epitetoa grekotik dator eta berdexka esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina sukaldaritzarako baliorik gabea[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore horiko zenbait espezie erraz nahas daitezke: Hygrocybe aurantiosplendens, Hygrocybe constan, Hygrocybe quieta, eta abar, guztiak jangarriak dira, baina ez dute sukaldaritzarako baliorik. Azterketa mikroskopiko bat egin behar da bereizi ahal izateko.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkeneko espeziea da, belar baxuko zelaietan ohikoa.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea, Australia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 124 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 198 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 106 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]