Edukira joan

Hygrocybe tristis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe tristis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe tristis

Hygrocybe tristis Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Hygrocybe conica eta Hygrocybe nigrescens hurbileko senideek bezala, toxikoa izan daiteke, eta arazo toxikoak eragin ditzake.

Sinonimoa: Hygrocybe conica var. tristis.

Kapela: Txikia. 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik koniko-ganbilera doan formakoa, titi puntazorrotzarekin, ertza soberakinekin eta uhindua. Azal leuna, zetaduna, fibrilosoa, laranja zinabrio kolorekoa edo hori-limoi kolorekoa, iluntzeko joerarekin (hortik dator "tristea").

Orriak: Hori zurbil kolorekoak, grisera eta beltzaxkara biratuz.

Haragia: Nahiko garaia, zilindrikoa, hauskorra, horia edo laranja mate kolorekoa, ukitzean belztu egiten da.

Haragia: Zuria, urtsua, urria, ebakitzean grisa. Usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin esan nahi du. Tristis epitetoa latinetik dator, tristea, esan nahi duen "tristis" hitzetik. Belztu egiten delako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazkoa da jangarritasuna, toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe conica (zurixka edo hori zurbila) eta Hygrocybe pseudoconica oso antzekoak dira.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, bakartia edo talde txikitan. Sastrakadi baxuko eremu belartsuetan, belardietan, bide bazterretan, lorategietan. Pinudietako soilguneetan. Arraroa eta urria.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Frantzia, Alpeak.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 104 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 403 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  6. Hygrocybe tristis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]