Hygrophorus ligatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrophorus ligatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus gliocyclus
Fr., 1861

Hygrophorus ligatus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Azal lirdingatsua aurrez kentzen bazaio, kontsumitu daiteke.

Sinonimoa: Hygrophorus gliocyclus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, hori oso zurbil kolorekoa, erdialdera dentsoagoa, oso likatsua, eguraldi hezean lirdingatsua, gaztetan ganbila baina lepomakur samarra, gero ia zabaldu egiten da eta ertz inkurbatuarekin.

Orriak: Zabal, lodiak, okertuak, dekurrenteak, krema-boli kolorekoak edo okre zurbilak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, zuria edo horixka samar kolorekoa, zaila, gogorra, oinarrian mehetua, burleta mukitsu batekin, errezel lirdingatsu baten hondarrengatik.

Haragia: Lodia, sendoa, zuria eta usain ahul desatsegin batekin.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Gliocyclus epitetoa ere grezieratik dator, gluten, esan nahi duen "gluos" hitzetik eta inguratu, esan nahi duen "cyclos" hitzetik. Eraztun lirdingatsuagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jan daiteke azal likatsua kentzen bazaio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lirdinga eta kolorea kontuan hartzen baditugu, oso zaila da beste espezie batekin nahastea.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazken azken aldera koniferoen basoetan. Oso ohikoa Pinus sylvestris artean.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 102 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 429 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 188 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 341 or. ISBN 84-505-1806-7...
  6. Hygrophorus gliocyclus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]