Inocybe cookei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inosperma cookei
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe cookei
Bres., 1892
Mikologia
 
orriak himenioan
 
ezkila-formako txapela
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Inocybe cookei edo Inosperma cookei Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna zalantzan, genero osoarena bezala.

Sinonimoa: Inocybe kuthanii.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran konikoa, gero kanpai itxurakoa eta azkenean zabaldu egiten da, titi handi samar batekin; hori-lasto kolorekoa, gainazal haritsu-zetaduna, irekitzean pitzatu egiten da erradialki.

Orriak: Meheak, estu, gris-errauts koloretik gris-okrera doan kolorekoak, azkenik okre antzekoak.

Hanka: 4 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 5 eta 8 mm bitarteko lodierakoa, zuzena edo kurbatua, alboko erraboil zuriarekin; lastoaren kolore argikoa.

Haragia: Zuria, ale gazteek fruta helduaren usaina izaten dute eta helduaroan espermatikoa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Cookei epitetoa pertsona izenetik dator. C. Cooke mikologo ingelesaren omenez.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dagoen lekuan utzi beharrekoa Inocybe gehienak bezala.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inocybe fastigiata eta Inocybe praetervisa delakoekin nahas daiteke. Baina ezaugarri nagusiak kontuan hartuta: lasto kolorea, erraboila alboan eta esporak, zaila da nahastea.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, batez ere koniferoen azpian, baina hostozabal basoetan ere aurkitu izan da (Quercus, Alnus). Ezohiko espeziea.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 424 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 223 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 234 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Inocybe cookei: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]