Inocybe grata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe grata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe grata
[[|]]

Inocybe grata Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da ezagutzen jangarritasuna.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo hemisferikoa, gero ganbila, bukaeran laua titi kamuts batekin. Azala hasieran glabroa, gero ezkata fin batzuekin, okre zurbil kolorekoa edo marroi-okre antzekoa.

Orriak: Nahiko lodiak, sabeldunak, itsatsiak. Hasieran zurixkak, gero okre-oliba kolorekoak eta zahartzean marroi-azafrai kolorekoak. Ertz zurbila eta koskaduna.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, zurixka goian, pruinaduna, gainerakoa kapelaren kolore berekoa, fibrilosoa, oinarria gorri-ardo kolorez zikindua.

Haragia: Sendoa, lodia, zurixka kapelan eta okre samarra oinean. Geranio usaina du eta zapore mikatza.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetatik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezezaguna. Bada ez bada ez jan, gainera zapore mingotsa du.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri makroskopikoak espezie hau identifikatzeko: Titi gutxiko kapela, ganbila, zuntzexka finekin, oin lodia eta oinarrian gorrixkaz zikindua.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, koniferoen basoetako soilguneetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Suedia, Danimarka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 426 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]