Inocybe phaeoleuca
Inocybe phaeoleuca | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe phaeoleuca [[|]] |
Inocybe phaeoleuca Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Inocybe splendens var. phaeoleuca.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 50 cm arteko diametrokoa, lehenbizi koniko-kanpai itxurakoa, gero lau-ganbila, ondoren zabaldua titi nabarmen puntazorrotz samar batekin, hasieran ertza inkurbatua, zorrotza, osoa, zahartzean pitzatua. Kapelaren azala fibrilosoa, errezel orokorraren gris-zurixka koloreko hondakinekin, hasietan marroi ilun kolorekoa, marroi-hur kolorekoa, ertzerantz argiagoa, garatzean gainazala pitzatu egiten da eta hondo zurbilagoa ikusten da.
Orriak: Ez oso estu, sabeldunak, adnatuak, zurixkak, gero gris-marroi kolorekoak, ertza koska irregularrekin, zurixka.
Hanka: 50 mm arteko garaierakoa eta 6 mm arteko diametrokoa, luzanga, zilindrikoa, oinarria pixka bat loditua, fibrilosoa, pruina fin batekin goialdean, hasieran zurixka, gero okre antzeko kolorez zikindua.
Haragia: Ez oso lodia, zurixka, usain espermatikoa du eta zaporea ez oso nabarmena.
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, toxikoa izan daiteke.[2]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inocybe splendes var. Phaeoleuca oso antzekoa da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan, oso arraroa koniferoen azpian, lurzoru karedunetan. Oso urria.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Mexiko, Argentina, Europa, Errusia, Kaukasia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 240 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Inocybe phaeoleuca: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.