Edukira joan

Inosperma adaequatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inosperma adaequatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInosperma
Espeziea Inosperma adaequatum
BasionimoaAgaricus adaequatus

Inosperma adaequatum Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, usain txarra du.

Sinonimoak: Inocybe adaequata, Inocybe rhodiola, Inocybe jurana.

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, zuntz erradialekin markatua, hasieran konikoa edo kanpai itxurakoa, gero titi zabal bat osatuz zabaltzen da. Marroi-gorrixka edo marroi ilun kolorekoa, hozkadetan edo azalaren azpiko haragian, orban gorri-karmin edo purpura koloreko batzuk izaten ditu helduaroan. Azal lehorra. Perretxikoa heltzen denean ertza pitzatu egiten da.

Orriak: Estu, gris-okre kolorekoak, gero marroi-okre antzeko kolorekoak, ertz pixka bat argiagoarekin.

Hanka: Lodia eta irmoa, goian zurixka, erdian gris-more kolorea eta purpura kolorea oinarrian; fibrilosoa.

Haragia: Gorritu egiten da; zuri-arrosa kolorekoa kapelan eta purpura kolorekoa hankaren oinarrian; usain espermatikoa eta desatsegina du.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Inocybe guztiak sailkatzeko zailak izan, hau bereizten da, itxura sendoa eta usain espermatiko handia duelako

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, erretxinadun basoetako soilguneetan. Ez da oso ohikoa.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Israel, Iran, Japonia.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 423 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 236 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Inosperma adaequatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]