Lepiota sublaevigata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepiota sublaevigata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota sublaevigata

Lepiota sublaevigata Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, konikoa lehenik, gero ganbil-laua titiarekin, ertza soberakinekin, errezelaren hondar zurixkaz eta flokosoz apaindua. Kapelaren azala lehorra, pikor xeheekin, arre-arrosakara kolorekoa, erdian gorrixka.

Orriak: Libreak, zabalak, zuriak edo zuri-krema kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, nahiko estilizatua, erraboilik gabea, zuria edo lehoi kolorekoa, gainazal kotoitsua. Gutxi definitutako eraztuna eta iheskorra.

Haragia: Zuria, zahartzean marroi kolorea hartzen joaten da. Usain atseginekoa.[2]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen ondoa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baztertu beharrekoa, toxikoa dela susmatzen da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepiota sublaevigata delakoak Cystoderma generoko espezieen bezalako kapelaren azal pikortsua du, titidun kapela, ertz flokosoa eta oin kotoitsua.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan, lurzoru neutro eta hareatsuetan. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia, Frantzia, Alemania, Austria, Erresuma Batua, Alpeak, Kanariak.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 284 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia. .
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  5. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  6. Lepiota sublaevigata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]