Bitigar erraldoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leucopaxillus candidus» orritik birbideratua)
Bitigar erraldoia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe candida
Bres., 1882

Bitigar, bitigar erraldoi edo Arabako bitigarrra (Clitocybe candida edo Leucopaxillus candidus) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona, baina bakarrik gaztetan, eta ondo egin behar da. Klitozibina antibiotikoa ekoizteko erabiltzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 10 eta 25 cm arteko diametrokoa. Gaztetan oso zuria, gero zurixka kolorekoa erreflexu okreekin. Hasiera laua, gero hondoratua edo inbutu formakoa, baina inoiz ez titiduna. Ertza oso mehea eta biribildua gaztetan. Azala pruinaduna, mehea, bereizten erraza eta ukitzean leuna.

Orriak: Oso estu, banangarriak, dekurrenteak, zuriak edo zurixkak, zahartzean okre zurbilez tindatuak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zuria, pruinaduna, irmoa, betea, oinarrian lodixeagoa, 5 - 8 x 2 - 3 cm-koa.

Haragia: Zurixka, lodia erdian, trinkoa eta sendoa. Zapore leuna du eta irin edo zianhidriko azidoaren usain sendoa.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Candida epitetoa latinetik dator, zuri esan nahi duen "candídus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalitate oneko jangarria. Zuria eta mamitsua da eta itxura atsegina du.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leucopaxillus lepistoides delakoarekin, hau jangarria da. Baita pozoitsuak diren Clitocybe zuriekin ere, baina hauek askoz txikiagoak dira eta ez dira hain mamitsuak. Leucopaxillus giganteus espeziarekin ere bai, honen orriak kolore arrosa hartzen dute zahartzean, autore batzuk uste dute Leucopaxillus candidus heldua dela.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, larreetan eta txilardietan hazten dira maitagarrien eraztunak osatuz, oso "erreak". Ez da ugariegia, baina 10 kg baino gehiago bil daitezke perretxiko leku batzuetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Kuba, Europa eta Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 221 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 242 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 329 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando,. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 283 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]