Loreleia rosella
Loreleia rosella | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Repetobasidiaceae |
Generoa | Loreleia |
Espeziea | Loreleia rosella Redhead, 2019 |
Loreleia rosella Repetobasidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso haragi gutxi du, sukaldean errendimendu gutxikoa.
Sinonimoak: Mycena carnicolor, Costumyces rosellus, Clitocybe rosella, Omphalina rosella.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Oso txikia, 0,5 eta cm 1 bitarteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera, oso deprimitua, inbutu konkabo forma baten amaitzen da (Omphalina = zilbor txikia). Ertz inkurbatua eta ildaskatu gabea, baina izurtua eta zeharrargitsua. Azala zuntzexka ezkatatsuek estalita. Kolore bakarrekoa, arretik arrosa-lilara doan kolorekoa, eta ia zuria heltzean.
Orriak: Oso dekurrenteak, zabal, okertuak, arrosa-lila zurbil kolorekoak.
Hanka: Kurbatua edo zuzena, pruinaduna, betetik barnehutsera, erraboildun samarreko oinarria, kapela baino kolore apur bat zurbilagoa du.
Haragia: Gutxi, zuri-arrosa kolorekoa. Usaingabea eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Omphalina terminoa grekotik dator, zilbor txiki, esan nahi duen "omphalos" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraz identifikatzen da, kolore bereizgarria, tamaina txikia eta forma unbilikatua dituelako.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguan. Urria. Eremu ireki belartsuetan edo hegoaldeko zuhaitz eta zuhaizka espezie ezberdinen azpian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Honduras, Kolonbia, Ekuador, Europa, Islandia, Errusia, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 128 or. ISBN Es..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ Loreleia rosella: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.