Macrolepiota rickenii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Macrolepiota rickenii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaMacrolepiota
Espeziea Macrolepiota rickenii

Macrolepiota rickenii Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Askotan, Macrolepiota mastoidearen sinonimotzat hartzen da. Jangarri ona, Macrolepiota procera bezalakoa, ezin hobea plantxan prestatzeko, birrineztatua edo gisatua. Hanka haritsua du eta bota egin behar da. Lehortu ere egin daiteke.

Sinonimoak: Macrolepiota gracilenta, Macrolepiota mastoidea var. rickenii, Macrolepiota mastoidea var. gracilenta, Lepiota rickenii.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Handia, 8 eta 25 cm bitarteko diametrokoa, oboidetik (danbor-makila) zabaldura, titi lodiarekin. Kapelaren azala arre-horixka kolorekoa, titirantz estuago dauden ezkatatxo txikiekin eta kanpoalderantz zanbrotzeko (larrutzeko) joerarekin.

Orriak: Libreak, estu, desberdinak, zuriak (adinarekin gorritu daitezke).

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Liraina, 10 eta 30 cm bitarteko garaierakoa, barnehutsa, fibrosoa, nabarra, ezkata arre kolorekoekin hondo zuriaren gainean eta sigi-saga forman hausten da luzetara. Eraztun bikoitza, mugikorra, apaindua, zabaldua, zuria eta kolore ilunagoarekin azpitik.

Haragia: Mehea, kapelaren azalpean biguna eta zuntzezkoa oinean, zuri-arrexka kolorekoa, ukitzean gorri-horixka kolorez tindatzen da. Usain atseginekoa eta hurren zaporekoa.[2]

Etimologia: Macrolepiota grekotik dator, handia, Lepiota generoko perretxiko handia esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Macrolepiota procera delakoarekin nahas daiteke, honek kapelan ezkata handiak ditu eta titia ez hain markatua. Macrolepiota mastoidea espeziearekin ere bai, hau txikiagoa da, ez da hain liraina, eraztuna ez du hain lodia eta apaindua. Macrolepiota excoriata-k oin laburragoa du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Ez da oso ohikoa. Kosmopolita. Eremu belartsuetan, sastraketan, txilarretan. Hostoerorkorren eta koniferoen azpian. Taldekoia da eta maitagarrien eraztunetan ateratzen da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herria, Frantzia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 290 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. Macrolepiota rickenii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]