Marasmio gurpiltxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marasmius rotula» orritik birbideratua)
Marasmio gurpiltxoa
Marasmius rotula 148433.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaMarasmius
Espeziea Marasmius rotula
Fr., 1838
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Marasmio gurpiltxoa (Marasmius rotula) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sukaldaritzarako interesik gabea bezala jotzen da, baina ez pozoitsutzat. Marasmius guztiak bezala lehortu daiteke eta berriro hidratatu. Lehortuta gorde daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, erdian hondoratua, paraxutaren itxurakoa, kolorea, zuria, gris-zurbila edo krema zurbila du.

Orriak: Zabalak, zuriak edo kremak, berdinak, orritxorik gabe, oso zabal, oina inguratzen duen hodi txiki baten edo halako baten txertatzen direnak.

Hanka: Nahiko trinkoa, 3 - 7 cm luze eta,1 mm-ko diametrokoa, zurbila goialdean eta arre-beltzaxka beheko erdian.

Haragia: Mintzezkoa eta ia hutsala. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Rotula epitetoa berriz latinetik dator, gurpil txiki bat esan nahi duen "rotula" hitzetik. Oinaren inguruan duen diseinu zirkularragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako baliorik, oso perretxiko txikia baita.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marasmiellus ramealis delakoarekin, naiz eta hau normalean txikiagoa den eta oina askoz motzagoa duen; baita Marasmius bulliardi espeziearekin ere, hau hostozabalen peziolotan edo nerbiotan hazten da eta sakonune ilunagoa du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie oso arrunta da zuhaitz hostogalkorretatik eroritako adarren eta egur zatietan, udan eta azkenean.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 252 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo,, 262 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 235 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 174 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]