Ugatz-ziza handi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melanoleuca grammopodia» orritik birbideratua)
Ugatz-ziza handia
Rillstieliger Weichritterling Melanoleuca grammopus.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaMelanoleuca
Espeziea Melanoleuca grammopodia
Murrill, 1914

Ugatz-ziza handia (Melanoleuca grammopodia) Melanoleuca generoko onddo espezie bat da.[1]

Melanoleuca exscissa delakoak baino kalitate handixeagoa du, baina testura hutsala du. Beste Melanoleuca batzuekin nahas daiteke, denak jangarriak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 20 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbil-konikoa, gero ia laua, erdian oso nabarmena den titi batekin. Itxura hezekoa, higrofanoa, Ile gabea, gris-arre kolorekoa, ilunagoa edo argiagoa, zurbilduaz eguraldi lehorrarekin, gaztetan ertza bilduta egoten da.

Orriak: Lehenbizi zurixkak, gero ilunagoak, estu, itsatsiak, dekurrente samarrak, batzuetan zahartzean.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain behera jarraitzen duten orriak.

Hanka: Lehenengo betea, gero barnehutsa, luzea, liraina, haritsua, biguna, askotan goian mehetua, luzetara ildaskatua, zuntz txiki arreekin.

Haragia: Zurixka edo zertxobait arreska, harroa, usain sendokoa eta zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Melanoleuca terminoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "mélas" hitzetik eta zuria esan nahi duen "leuko" hitzetik. Grammopodia epitetoa ere grekotik dator, "gramma" esan nahi duen hitzetik eta oin esan nahi duen "podos" hitzetik. Oin ildaskatua duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiko ona. Oina kendu egin behar zaio, gogorra eta larrukara da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melanoleuca subbrevipes delakoarekin, kapelaren tamaina antzekoa du, baina hanka askoz motzagoa du. Melanoleuca decembris espeziearekin ere bai, honek txapel marroi iluna du eta orri horixkak.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiko ohikoa udaberrian, udan eta udazkenean, belardietan, larreetan eta basoetako soilguneetan, ez da oso ugaria izaten.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia eta Turkia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 225 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 246 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 315 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 164 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]