Microglossum rufescens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Microglossum rufescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaGeoglossomycetes
OrdenaGeoglossales
FamiliaGeoglossaceae
GeneroaMicroglossum
Espeziea Microglossum rufescens
Bon, 1970

Microglossum rufescens Geoglossaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoa: Microglossum olivaceum var. rufescens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, okre antzeko kolorekoa, gero arre kolorekoa edo arre-belzkara, oliba koloreko isla arin batzuekin. Buru irregularra, lanzeolatua, oinarekiko markatua edo oinarekin bat egiten duena, luzetarako zenbait ildoekin. Betea, haragia, azala baino tonu argiagoarekin.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clavaria generoko espezie txikiekin. Geoglossum generoan ere antzeko forma duten zenbait espezie badaude, baina koloreak nabarmen bereizten ditu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan. Taldeetan larre goroldiotsuetan. Urria

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kaukasia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 788 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]