Karraspina koniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Morchella conica» orritik birbideratua)
Karraspina koniko
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaMorchella
Espeziea Morchella conica
Pers., 1818
Mikologia
 
himenio leuna
 
kono-formako txapela
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Karraspina konikoa (Morchella conica) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa da gordinik edo gutxi eginda. Kontsumitu aurretik lehortu egin behar da.

Sinonimoak: Morchella deliciosa, Morchella esculenta var. conica.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Barnehutsa, 6 eta 8 cm arteko altuerakoa eta 3 eta 4 cm arteko oinarria, koniko kamutsa, erpinetik oinarrira abiatzen diren gelaxkaz osatua. Gelaxka luzeak, barrutik beste txikiago batzuetan zatituak, karratuak edo angeluzuzenak. Arre-grisa edo gaztaina ilun kolorekoak; gelaxken ertzak ilunak.

Himenioa: Gelaxken barrualdea estaltzen du.

Hanka: 3,5 - 5 x 1,5 -2 cm-koa, zilindrikoa, zimurtua, ildaskatua, batzuetan oinarria puztuta, barnehutsa, zurixka, zahartzean arrez tindatua.

Haragia: Mehea, hauskorra, fruta usain atseginekoa, zurixka, zertxobait kartilaginosoa oinarena.[2]

Etimologia: Morchela terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Conica epitetoa latinetik dator, koniko esan nahi duen "conicus" hitzetik. Bere formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri bikaina, lehortu ondoren edo egosi ondoren kontsumitzen badugu, erdi gordinik edo freskotan kontsumituta toxikoa baita.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morchella conica var. costata delakoarekin, baina honek oin ilunagoa du arrosa kolorerako joerarekin. Morchella conica espeziearen beste aldaera batzuk ere badaude, hala nola, rigida aldaera ez hain erregular markatua; Nigripes aldaera, honek kapela oso iluna du eta oina ia beltza, etab. Guztiak jateko onak dira.[4]

Oharra: Morchella elata espezie arraroa da, eta maiz nahasten da Morchella conica perretxikoarekin. Alderik nabarmenena txapela oinarekin txertatzeko modua da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apiriletik maiatzera, koniferoen basoetan, bidexketan, bide ondoan, baso soilguneetan, eskualde menditsuetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Costa Rica, Txile, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 717 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 802 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 540 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 33 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]