Mycena alcalina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena alcalina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena alcalina
P.Kumm., 1871

Mycena alcalina Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Koniko-kanpai itxurako puntazorrotza, gris-arrexka fuliginosoa edo sepia kolorekoa edo marroia, gardentasunagatik ildaskatua.

Orriak: Gris-arrexkak, ertz zurixkekin.

Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 eta 0,2 cm bitarteko lodierakoa. Gris-horixka, zurbilagoa oinarrian, iletsua.

Haragia: Lurrun nitrosoaren edo hipokloritoaren usain bereizgarria du. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du. Alcalina epitetoa lixiba usain alkalinoa duelako du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koniferoen motzondoetan agertzen da, eta soropildua hazten delako eta usain nitrosoa duelako ezagutzen da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik. Oso soropildua hazten da koniferoen motzondoetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Kolonbia, Europa.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 184 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 285 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  5. Mycena alcalina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]