Mycena arcangeliana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena oortiana» orritik birbideratua)
Mycena arcangeliana
Mycena arcangeliana 107930.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena arcangeliana
Bres., 1904
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Adnexed gills icon2.svg 
himenioa sabeldua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mycena arcangeliana edo Mycena oortiana Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Zapore meleka gordinik. Bere usainak ez du kontsumitzera gonbidatzen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 2,5 cm arteko diametrokoa, konikotik lau-ganbilera zahartzean, erdian titi handi eta kamuts batekin eta gardentasunagatik ildaskatua erradioaren ¾ etan. Bere ertza soberakinekin egon daiteke edo ez, hasieran makurra da eta gero laua, eguraldi hezean oso nabarmen ildaskatua. Azal leuna, matea eta higrofanoa, zuri-horixkatik hori grisaxkara doan kolorekoa, erreflexu oliba kolorekoekin, titi aldera tonu ilunagoekin eta argiagoak ertzera.

Orriak: Estu samar, itsatsiak edo bihurritu samarrak, tartean orritxoekin, kolore zurixkakoak, baina ale helduetan isla arrosa arinekin eta ertza kolore berdinekoa.

Hanka: 4 -9 x 0,1 - 0,4 cm-koa, zilindrikoa, barnehutsa, elastikoa, zuzenetik kurbatu-inklinatura, ilegabea eta distiratsua ia denean, baina ile tenteekin oinarrian, bertan errizoide zurixkak ditu; zurixka-grisaxka kolorekoak edo kapelaren kolorekoak, puntara tonu argiagoak ditu eta grisaxkak isla urdinekin oinarrirantz.

Haragia: Hauskorra, gutxi eta mehea, urtsua eta zurixka kapelarena eta grisaxka oinarena, errefrau usain arinarekin eta iodoformo usainarekin lehortzen denean, eta zaporea apur bat gozoa.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu esan nahi du. Oin luze mehe eta malguari egiten dio erreferentzia.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako inolako interesik gabeko espeziea.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycena metata eta Mycena filopes delakoekin nahas liteke, biek antzeko usaina baitute, batez ere lehortzean, Mycena oortiana bereizten da oliba islak dituelako eta beste biek ez.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten da, eta normalean oinaren oinarritik elkartutako taldeetan, hostozabal basoetan, motzondoetan eta adarretan, oro har, haritzetan eta pagoetan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Alaska, Txile eta Australia.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 272 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 182 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]