Mycena polygramma f. pumila

Wikipedia, Entziklopedia askea


Mycena polygramma f. pumila Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukaldaritzarako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa. Kanpai-itxurakoa edo ganbila, pruina pixka batekin, grisaxka kolorekoa edo arrexka argia edo iluna. Nabarmen ildaskatutako ertzarekin, hala ere, batzuetan ez hain nabarmenekin.

Orriak: Goranzkoak, zurixkak edo pixka bat grisaxkak, haragi koloreko tonuak izan ditzake.

Hanka: Liraina, irmoa, arrexka kolorekoa edo grisaxka, orrietatik gertu, zertxobait urdinxka, pruina pixka batekin, ia leuna.

Haragia: Usain leunekoa.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Polygramma epitetoa grekotik dator, oso, esan nahi duen "polys" hitzetik eta lerroa, marra, esan nahi duen "gramma" hitzetik. Hanka fin-fin marratua duelako

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycena praecox delakoarekin nahas daiteke, hau ere leku berean ateratzen da, baina goiztiarragoa da eta hanka hauskorra du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan, haritz bizien goroldiozko oinarrian.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Belgika, Herbehereak, Danimarka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 277 or. ISBN 84-404-0530-8..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]