Edukira joan

Mycena abramsii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena abramsii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena abramsii
Murrill, 1916
BasionimoaPrunulus abramsii

Mycena abramsii Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoa: Mycena praecox.

Kapela: 1,5 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo kanpai-itxurakoa edo erdiesferikoa, gero zabalagoa, titi pixka batekin, gris-arrexka kolorekoa edo arre-grisaxka, argiagoa edo ilunagoa, ertz argiagoarekin, oso ildaskatua.

Orriak: Goranzkoak, zurixkak, erreflexu grisaxkak izan ditzake.

Hanka: Hauskorra, barnehutsa, luzera aldakorrekoa; gris-argitik zurixka kolorera doana, oinarri ilunagoarekin eta iletxo zurixkaz estalita.

Haragia: Usaingabea edo errefau usain arin batekin.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator. "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Praecox epitetoa ere latinetik dator, goiztiarra, esan nahi duen "praecox" hitzetik. Udaberriaren hasieran hasten delako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycena polygramma f. pumila delakoarekin, nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriaren hasieratik aurki daiteke, talde txikietan zuhaitz bizietan edo hostozabalen eroritako adarretan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 278 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]