Rhizocybe pruinosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhizocybe pruinosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaRhizocybe
Espeziea Rhizocybe pruinosa

Rhizocybe pruinosa Boletaceae familiako onddoa da.[1]

Sinonimoak: Clitocybe radicellata, Clitocybe cyathiformis var. pruinosa, Clitocybe metachroa f. minor, Clitocybe verna, Pseudolyophyllum pruinosum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hasieran gutxi-asko ganbila, gero laua eta beti erdialdean hondoratua, ertza erregularra eta inkurbatu samarra. Kapelaren azala leuna, zeharrargia ertzerantz, eta pruina zurixka deigarri batez estalia. Okre-grisaxka arraro samar kolorekoa, erdigunean iluntxoagoa.

Orriak: Oso dekurrenteak, nahikoa mehetuak heltzen denean, nahikoa zabal, zurixkatik zuri-horixkara doan kolorekoak helduaroan.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 2 eta 3 cm bitarteko garaierakoa eta cm 1 inguruko diametrokoa, zilindrikoa eta oinarrirantz okertua, non substratua inbaditzen duen errizomorfo zuri lodiz osatutako motots bat duen. Normalean leuna eta zurixka edo kapelaren kolorekoa.

Haragia: Urria eta delikatu samarra, zurixka. Usain atseginekoa, frutarena, zapore mingotsa.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Radicellata epitetoa, sustrai txikia esan nahi duen, “radicella” hitzetik dator. Oinaren oinarrian dituen mizelioaren hifa lodiengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clitocybe vermicularis delakoarekin nahasten da, data berdinetan eta ekologia berean hazten dena, baina honek gorrixkatik okre-gorrixkara doan kolorea du eta zertxobait txikiagoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguan eta udaberriaren hasieran. Koniferoen basoetan hazten den espezie goiztiarra da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Kanariak, Errusia, Australia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 325 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 361 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  5. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  6. Rhizocybe pruinosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]