Gibelilun erre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula adusta» orritik birbideratua)
Gibelilun errea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula adusta
Fr., 1838
Banaketa mapa
Mikologia
 
espora zuriak dauzka

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibelilun errea (Russula adusta) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, baina ia tamaina halako bi izan daiteke. Hasieran ganbila, gero laua, eta azkenean ia inbutu itxurakoa. Eguraldi hezean likatsua da, zurixka denbora luzean, eta gero marroi-horixka edo marroi-gorrixka, zahartzean tindu ilunagoak hartzen ditu.[2]

Orriak: Zabalak, hasieran nahikoa estu, baina heltzean tarte gehiagorekin. Okre edo lasto kolorea dute, baina ukitzean tonu ilunagoak hartzen dituzte.

Hanka: Laua, gogorra, laburra eta zuria, gero horixka, laranjaz edo marroi-gorrixkaz zikintzen da.

Haragia: Lodia, gogorra, zurixka, airearekin astiro-astiro arbel kolorea hartzen du eta gero gorrixka eta ondoren beltzaxka. Zapore gozokoa eta usain leunekoa. Sulfato ferrosoarekin gris-arrosa. Gero poliki-poliki berde zikina.

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Adusta epitetoa ere latinetik dator, “adustus” hitzetik, erreta esan nahi du. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janezina, gogorra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren kolore argi samarragatik eta orri zabalengatik ezagutzen da, baita orriak estuago dituztelako antzekoek.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean pinudi hareatsuetan eta pagadietan agertzen da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Japonia, Errusia, Australia, Costa Rica, Ipar Amerika, Vietnam eta Himalaiako mendikatea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 116 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 405 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 54 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]