Gibelzuri orribildu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula chloroides» orritik birbideratua)
Gibelzuri orribildua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula chloroides
Bres., 1900

Gibelzuri orribildua (Russula chloroides) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Kalitate gutxiko haragia du, baina garai batean asko kontsumitu zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, azkenean zabaldu egiten da eta inbutu itxura hartzen du. Ertza inkurbatutik laura. Azal leuna du, zurixka, gero okre kolorekoa, eta sarritan orban okre-burdin kolorekoekin.

Orriak: Meheak, estu, adnatatik subdekurrenteetara; kolore zurixkatik krema zurbilera doazenak eta isla berdexkekin.

Hanka: 3 - 6 x 1 - 3 cm-koa, zilindrikoa, oinarrira mehetua, laburra, trinkoa, gogorra eta zimurtsua; zurixka, zahartzean krema kolorekoa, eta orritxoekin bat egiten duen lekuan erreflexu urdin-berdexkekin.

Haragia: Gogorra, trinkoa eta zuria; zapore gozokoa eta fruta usainekoa, [3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Chloroides epitetoa berriz grekotik dator, berde esan nahi duen "khlorós" hitzetik eta tankera esan nahi duen "eîdos" hitzetik. Perretxikoak dituen tonu berdeengatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da sukaldean erabiltzen.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius zuriekin nahas daiteke eta baita Russula delica espeziearekin ere

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostoerorkorren basoetako lurzoru hezeetan, batez ere pagadietan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Taiwan eta Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Russula chloroides, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 382 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 54 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 114 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]