Russula cutefracta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula cutefracta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula cutefracta
Cooke, 1881

Russula cutefracta Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Russula cyanoxantha (urretxa) delakoaren prestaketa berberak.

Sinonimoak: Russula cyanoxantha var. cutefracta.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, globo itxurakotik lau-deprimitura, ertza soberakinekin, pitzadura bereziak eta ikusgarriak ertzetara. Azal lehorra, matea, kolore aldakorrekoa, grisaxka, urdinxka eta baita morea ere, ilunagoa kapelaren erdian, ezkata gorri-purpura kolorekoekin.

Orriak: Itsatsiak, koipetsuak, oso estu, estuak, anastomosatuak, zuriak edo horixka arin kolorekoak.

Hanka: 10 cm arteko garaierakoa, oinarrian zertxobait mehetua, hauskorra (Russula guztiak bezala), zuri zikin kolorekoa.

Haragia: Solidoa, gogorra (harroa heldu ondoren), mehea, pikortsua, zuria. Zapore gozoa eta atsegina.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Cutefracta epitetoa ere latinetik dator, azala, esan nahi duen, "cutis" hitzetik eta hautsita esan nahi duen "fractus" hitzetik. Kapelaren ertzean hautzita duelako azala.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula cyanoxantha delakoak ez du ertza pitzatua eta pagadietan ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Iparraldeko mendietako pinudietan, batez ere pinu gorrien azpian. Artelatzen eta ametzen azpian. Bakarrik edo taldeka.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Europa, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 56 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 122 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 407 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 1). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Russula cutefracta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]