Gibelilun orritinko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula densifolia» orritik birbideratua)
Gibelilun orritinkoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula densifolia
Gillet, 1874

Gibelilun orritinkoa (Russula densifolia) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Eskualde batzuetan txerriak elikatzeko erabiltzen da. Gastronomian gutxi erabilia, agian haragiaren hornigai gisa. Orriak kendu egin behar dira, pikatu egiten dute.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, irregularra, zilbor forma apur batekin, Ertz inkurbatua. Hasieran zurixka, ondoren, horixka edo hori-oliba kolorekoa arrez nahasita, azkenean gris-arre kolorea hartzen du. Kapelaren azala ez da likatsua eguraldi hezean, lehorra eta matea eguraldi lehorrarekin.

Orriak: Estu, tartekatutako orritxoekin, itsatsiak, meheak, krema-horixkak hasieran, ondoren, krema-okre kolorekoak.

Hanka: Motza, 4 - 5 cm luze eta 1 - 2 cm lodi, zilindrikoa, oinarrian zertxobait inkurbatua. Betea, gogorra, pruinaduna, matea, zurixka, zahartzean eta igurztean belzteko joera du.

Haragia: Lodia, gogorra, zuria gaztetan, ondoren krema-grisa, ebakitzean pixkanaka gorrituz joaten da, azkenean gris-beltzaxka bihurtzeko. Haragiaren zaporea leuna da, eta orriena zertxobait akrea.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri oso kaskarra.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula albonigra delakoarekin, baina honen haragia ez da gorritzen, baizik eta beltza bihurtzen da aurrez kolore gorritik pasatu gabe.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen azpian.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia eta Himalaiako eremua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Russula densifolia, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 479 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 115 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 54 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]