Russula firmula
Russula firmula | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula firmula Jul.Schäff., 1940 |
Russula firmula Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Neurri ertainekoa, hasieran ganbila eta gogorra, ondoren laua, baina hondoratu gabea; azala aurrena belusduna eta likatsua, gero distiratsua. Kolore oso aldakorrak: purpura kolorekoa, orban hori biziekin, ilunak (adibidez caerulea espeziean bezala) edo zurbilagoak (vesca edo maculata delakoetan bezala), baina maizago, arre-oliba antzeko kolorekoa, lila edo more koloreko tonu mistoekin.
Orriak: Argitik hori-okre kolorekoak edo gorri-arrautza gorringoaren kolorekoak, estu, itsatsiak, ertz zurixkarekin.
Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, leuna edo pruina fin batekin goialdean, zain gehiagorekin behealdean, horixkarako joerarekin edo arrexka samarrerakoarekin.
Haragia: Argi eta garbi akrea, batzuetan denbora pixka bat pasatu eta gero, zuria; fruta usain arina du; pelargonioaren hostoak ebakitzean duen usaina du.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Firmula epitetoa, ere latinetik dator, solidoa, esan nahi duen "firmus" hitzetik. Bere loditasunagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula adulterina delakoa oso antzekoa da eta honek ere mendiko koniferoen basoetan irteten du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koniferoen (Picea) eta hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Kaukasia, Errusia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 76 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 371 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Russula firmula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.