Gibelubel orriahul

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula romellii» orritik birbideratua)
Gibelubel orriahula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula romellii
Maire, 1910

Gibelubel orriahula (Russula romellii) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Jangarri ona, Russula cyanoxantha eta Russula heterophylla perretxikoen kalitate antzekoa du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 14 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, azkenik laua eta erdigunea hondoratuta. Ertza inkurbatutik lau-dekurbatura eta pixka bat ildaskatua, azalaren uzkurtzeagatik. Azala erradioaren herenean bereiz daiteke, likatsua eguraldi euritsuarekin eta lehorra eta distiratsua lehorrarekin; biolazeo-ardo kolorekotik purpura-biolazeora doana, baina erdigunean okre-olibatik horixka-olibara doan kolorekoa.

Orriak: Subadnata-tik emarginada-ra doazenak, estu, zabalak, hauskorrak, zainekin, batzuk urkilatuak; krema-horixka koloretik horixka-laranjara doazenak eta ertza osorik dute eta kolore berekoak.

Hanka: 4 - 8 x 1 - 3 (3,5) cm-koa, zilindriko klabiformetik zertxobait sabeldunera, betea eta gero arroa, oinarria lodixeagoa du eta azala kizkurra; zuria eta oinarrian herdoil kolorez zikindua.

Haragia: Lodia eta trinkoa, zuritik zertxobait horixkara, eta tonu berdexkak izaten ditu kapelaren azalaren azpian; usain garratzekoa eta zapore gozokoa.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula olivacea delakoaren ale gazteekin nahastu daiteke eta Russula alutacea espeziearekin, honek esfumatura arrosak ditu hankan eta kapelak kolore okreagoa du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, batez ere lurzoru azidoko pagadietan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Russula romellii, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 400 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 132 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 66 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]