Terfezia leptoderma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Terfezia leptoderma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaTerfezia
Espeziea Terfezia leptoderma
[[|]]

Terfezia leptoderma Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Terfezia generoan, hau da kalitate gastronomiko handiena duena.

Sinonimoak: Terfezia fanfani, Choromyces leptodermus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, globo formatik madari formarakoa.

Peridioa: Hasieran argia, gero okre koloretik arre-gaztaina kolorera bitartekoa, gorrixkaz zikintzen da eta ukitzean beltzaxkara pasatzen da.

Gleba: Hasietan zuria, gero arre-gorrixka, arre-okre-grisaxka edo arre-bistre ilun kolorekoa. Usain leunekoa eta gordinik zapore atseginekoa, fruitu lehorren antzekoa.[2]

Etimologia: Terfezia terminoa frantsesetik dator, boilurra esan nahi duen "terfez" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terfezia leonis delakoarekin nahas daiteke, baita Terfezia albiensis espeziearekin ere.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian. Ohikoa da Mediterraneoko arroan, baina beste eskualde batzuetan ere ateratzen da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia, Marroko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 780 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas,. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]