Ziza marroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma focale» orritik birbideratua)
Ziza marroia
2011-11-28 Tricholoma focale (Fr.) Ricken 185798.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma focale
Ricken, 1914

Ziza marroia (Tricholoma focale) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1]

Kalitate eskasekoa denez, garnizio gisa eta testura handiagoko beste espezie batzuekin nahastuta soilik erabiltzea gomendatzen da. Kremetan prestatu izan da, pasten osagai gisa eta untxien haragiarekin egindako arrozetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 10 cm arteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero laua, titi kamuts bat geratzen zaio, kolore arrekoa, erreflexu laranjekin. Azal likatsu samarra ale gazteetan, helduetan lehorra eta fibrilosoa. Ertz bihurritua, perretxikoa gaztea denean itsatsitako eraztun hondarrekin.

Orriak: Oso estu, ugari, meheak, kako forman itsatsiak, kolore zurixkakoak, modu irregularrean zikinduak, kapelaren kolorekoak.

Hanka: Erdian lodituta eta oinarrirantz mehetua, kapelaren koloreko edo argiagoko estaldura fibriloso batekin, gora eginez mintzezko eraztun antzeko batekin amaitzen da, oinaren goiko aldean kolore zuria agerian utziz.

Haragia: Sendoa, trinkoa, zuria, irinaren usain eta zaporearekin edo pepinoarenarekin.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Focale epitetoa berriz latinetik dator, lepoko zinta, esan nahi duen "focale" hitzetik. Eraztunaren presentziagatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi estimatutako jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurbileko espezieak: Tricholoma caligatum delakoa, Camembert gaztaren usain handia duena. Tricholoma aurantium espeziea, urre kolore gutxiagokoa, eta zimitzen usain arin bat duena. Tricholoma robustum perretxikoarekin, kolore argiagokoa, normalean Pinus pinaster basoetan bizi dena, baina beste Koniferoen azpian ere ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean lur hareatsuko pinudietan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika eta Errusia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 175 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 236 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 267 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 343 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]