Tricholoma myomyces

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma myomyces
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma myomyces
J.E.Lange, 1933

Tricholoma myomyces Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona, baina ondo garbitzea komeni da, harea kentzeko, Tricholoma terreum-ak bezala.

Sinonimoa: Tricholoma terreum var. cystidiotum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 cm arteko diametrokoa, kanpai itxuratik ganbilera eta zabaldura, erdiko titiarekin. Azal lehorra, zuntz txiki erradialekin, gris ilun kolorekoa (Myomyces grekoan, sator ilearen kolorea esan nahi du).

Orriak: Eskotatuak, estu, lamelulekin, zuriak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, okertua, haritsua, zuria edo zuri-grisaxka, ale oso gazteek errezel diskretu bat izaten dute.

Haragia: Gutxi, zuria, hauskorra, usain fungikoa eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma terreum ia berdina da, baina kolore gris argiagoa du, orriak ez oso estu eta gortina ez hain iragankorra. Tricholoma scalpturatum eta Tricholoma portentosum delakoek ere badute antza, baita Tricholoma pardinum eta Tricholoma virgatum toxikoak ere.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenaren amaieran eta neguaren hasieran, lehenengo izozteak ondo jasoz. Ugaria, taldeka ateratzen da. Nahiago ditu pinuen basoak, nahiz eta batzuetan arteen edo artelatzen basoetan ateratzen den.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Turkia, Japonia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 154 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Tricholoma myomyces: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]