Tricholoma umbonatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma umbonatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma umbonatum
[[|]]

Tricholoma umbonatum Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da komeni kontsumitzea. Tricholoma sejunctum oso argi baten antza du eta kapelaren azalean ia ez du fibrilarik, baina titi oso nabarmena du eta batez ere intsektizida usain nabarmenarekin, Tricholoma inamoenum delakoak duen antzekoarekin.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Bataz beste 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ertz estua eta erdian titi garai eta puntazorrotz batekin, oso deigarria; Tricholoma virgatum delakoak izaten duen antzekoa. Gris argi kolorekoa edo zertxobait berdexka, erdian ilunxeagoa, ertzera koloregabetua, ia zuria batzuetan. Leku batzuetan tonalitate berdexkak izaten ditu, batez ere tolesturetan, baina ez Tricholoma sejunctum espezieak bezain nabarmenak. Kapelaren azala fina, likatsua baina, ikusten ez dena, lur zatitxo batzuk itsatsita gelditzen zaizkio.

Orriak: Oso meheak eta estu, oso eskotatuak eta oso zuriak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zuria eta trinkoa, zertxobait bihurritua oinarrirantz, baina erraboil gabea, tonalitate gorrixkaren batekin oinarrian.

Haragia: Zuria, almendra zapore garbiarekin, murtxikatzean zerbait mikatz egin daitekeena, baina ez da erraz antzematen, lizun edo intsektizida usain handia hautematen da, egunetan irauten duena, ale freskoetan batzuetan ez da hain nabarmena. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuk baino ez dituzten iledun kapelak

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma sejunctum antzekoa da, baina kolore biziagokoa, horixka edo horixka-berdexka kolorekoa eta zaporea mikatz samarrekoa. Tricholoma columbetta erabat zuria da eta kapela ganbilagoa du, titirik gabea.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren amaieratik azaroaren hasierara arte, irailean ekoizpen handienarekin. Nahiko urria da. Pagadietako orbeletan edo, oro har, baso hostoerorkorretan hazten da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Suedia, Alpeak, Frantzia, Belgika, Espainia, Danimarka, Polonia, Eslovenia, Hungaria, Austria, Alemania, Italia, Errusia.[3]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
  3. Tricholoma umbonatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]