Kaliza arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Acetabula vulgaris» orritik birbideratua)
Kaliza arrunta
Helvella acetabulum 47980.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella acetabulum
Quél., 1874
Mikologia
Smooth icon.png 
himenio leuna
Infundibuliform cap icon.svg 
inbutu-formako txapela
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Diamond-caution.svg 
ez jatea aholkatzen da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kaliza arrunta (Acetabula vulgaris edo Helvella acetabulum) Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sindrome hemolitikoa. Helvella generoko espezieak dituzten substantzia toxiko hemolitikoak kentzeko, denbora luzean eta gogor egosi behar dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 7 ( 9 ) cm arteko diametrokoa, kopa hemisferiko baten itxuran, argizari itxurakoa, mehea, hauskorra. Gainazala furfurazea, gris-arre koloretik arre-okre kolorera doana eta zurbilagoa oinaren aldera, oinetik gorantz tolesturak edo saihetsak ditu, baina ez dira ertzera iristen, ertza obtusoa da, sinuosoa, edo apur bat krenulatua, eta kolore berekoa edo zurbilagoa. Barne azala leuna da, baina, batzuetan, hondoan tolesturak ditu eta kanpoko gainazala baino ilunagoa da.

Hanka: 1 - 3 ( 4 ) x 1 - 1,8 cm-koa, luzetarako saihetsak edo ildoak ditu, kapelaraino luzatzen direnak; kolore zurixkatik zurixka-horixkara doana.

Haragia: Hauskorra, elastikoa eta zurixka; ia usain gabea eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Vulgaris epitetoa ere latinetik dator, arrunta esan nahi duen "vulgaris" hitzetik. Bere hedapenagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarritzat jotzen da, ondo egosita.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helvella leucomelaena beltzaxkarekin nahas liteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguaren amaieran, udaberrian eta uda hasieran, talde txikietan. Hostozabalen eta koniferoen basoetan hazten da, batez ere bidexken ertzetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia eta Himalaiako menditakean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 536 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 735 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 627 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 53 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]