Agaricus porphyrizon
Agaricus porphyrizon | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus porphyrizon P.D.Orton, 1960 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus porphyrizon Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina ez du balio gastronomikorik.
Sinonimoak: Agaricus arvensis var. purpurascens, Psalliota arvensis var. purpurascens, Agaricus sylvicola var. purpurascens, Psalliota purpurascens.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, esfera-erdikotik laura eta baita deprimitu samarrera ere, ertza batzuetan errezel partzialaren hondakinekin oxkarratua. Kapelaren azala ezkatatsu-fibrilosoa, zetaduna, purpura-marroi kolorekoa edo ardo koloreko, erdigune ilunagoarekin eta ertz zurbilagoarekin (krema kolorekoak).
Orriak: Libreak, zabalak, estu, lamelulekin, gaztetan zurbilak, gero ilunduaz joaten dira. Ertz zurbil, irregularra, koskaduna, antzua.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, kotoizkoa eraztunaren azpitik, oinarria erraboil biribildu horixka batekin eta zuri-krema koloreko mizelio kordoiekin. Eraztun sinplea, estua, zuria, horiz zikindua.
Haragia: Zurixka kapelapean eta hori alberretxeko kolorekoa oinaren oinarrian. Iodoaren eta almendra mingotsaren arteko usainekoa eta zapore gozokoa. Espora-jalkina arre ilun kolorekoa.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri kaskarra.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agaricus purpurellus delakoarekin nahas daiteke, hau txikiagoa da, oin leuna (ez kotoizkoa), erraboilik gabeko oinarria eta koniferoetan bakarrik ateratzen da. Agaricus sylvaticus, gorritu egiten da eta ez du almendra usainik.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Urria. Hostozabaletan (artea, artelatza, gaztainondoa) eta pinudietan. Lorategietan, parkeetan. Lurzoru buztintsuetan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txile, Europa, Errusia, Taiwan.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas, catalogo micologico.
- ↑ Agaricus porphyrizon: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.