Agrocybe erebia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agrocybe erebia /
Cyclocybe erebia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaCyclocybe
Espeziea Cyclocybe erebia

Agrocybe erebia edo Cyclocybe erebia Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus erebius, Agaricus lleveillianus, Agrocybe brunneola, Pholiota erebia, Inocybe annulata.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2,5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Kanpai-itxurakoa, gero laua, ertza gorantz begira; titi pixka batekin, glabroa, higrofanoa; arre-marroi distiratsua eguraldi hezearekin, ia likatsua, eguraldi lehorrarekin opakua, arre-zurbil kolorekoa edo kanela kolorekoa, apur bat zimurtsua, erradiatua edo pitzatua.

Orriak: Marroi-sepia koloretik arre-zikinera doan kolorekoak, zabal, estuak, meheak, mozketa flokosoarekin, luze sakonduak edo kurbatu-dekurrenteak.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, betea, gero barnehutsa, flokosoa, ildaskatua eta zurbila eraztunetik gora, arre-sepia kolorekoa, haritsu-ildaskatua eta ezkatatsua eraztunaren azpitik, ukitzean belztu egiten da. Eraztun zuria mintzezkoa, zintzilik, ildaskatua goialdean, leuna behealdean.

Haragia: Zuri-arrexka kolorekoa kapelan, arre zikin kolorekoa oinean, usaingabea eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Agrocybe hitza, grekotik datorren hitz konposatua da, landa eta burua, zelai burua esan nahi du. Erebia epitetoa berriz latinetik dator, infernua, esan nahi duen "erebus" hitzetik. Bere kolore ilunengatik eta belztu egiten delako

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina interes handirik gabe, bakantasuna kontuan hartzen badugu.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pholiota dura delakoaren antza du kapelaren pitzadurengatik, baina oinaren beheko tarte beltzagatik bereizten da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriaren amaieratik eta udatik aurrera (abuztutik urrira). Batez ere pagadietako orbeletan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia, Australia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 262 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno, 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.).. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 113 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Cyclocybe erebia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]