Aleurodiscus disciformis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleurodiscus disciformis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaStereaceae
GeneroaAleurodiscus
Espeziea Aleurodiscus disciformis
Pat., 1894

Aleurodiscus disciformis Stereaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria .

Sinonimoa: Thelephora disciformis.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa; gorputz emankorrak, euskarriari oso itsatsita daude, erresupinatuak dira edo pixka bat proiektatu egiten dira goialdean, irregularrak, Stereum itxurarekin. Himenioa zurixka-grisaxka kolorekoa da, lehortzean pitzatu egiten da; proiektatutako goiko aldea arrexka da eta pixka bat zonatua.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aleurodiscus cerussatus delakoarekin nahas daiteke, hau ere zuri-grisaxka kolorekoa da, txilarretan eta beste zuhaixka batzuetan ateratzen delako bereizten da. Esporak ere bereizten dute.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan eta ohikoa haritz bizietan, talde txikiak sortuz.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Mozambike, Japonia, Himalaiako eremua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 578 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]