Enbor-ziza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armillaria mellea» orritik birbideratua)
Enbor-ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaArmillaria
Espeziea Armillaria mellea
P.Kumm., 1871
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakhoney mushroom (en) Itzuli
Mikologia
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Enbor-ziza.
Enbor-zizak enborrean.

Enbor-ziza (Armillaria mellea) Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ale gazte osasuntsuen kapelak nahiko onak dira. Intolerantzia sindromea eragin dezake. Enbor ziza oso kaltegarria da parasitatzen duen zuhaitzarentzat, eta azkenen ihartu egiten du.

Zuhaitzaren perretxikoen errizomorfoak ilunetan fosforeszenteak dira. Onddo honen kolorea oso aldakorra da eta parasitatzen duen zuhaitzak eragina du kolorean.

Sinonimoak: Armillariella mellea (Vahl. El. Dan. Ex Fr.), Clitocybe mellea (Ricken).

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm. arteko diametrokoa, 15 cm-ra irits daiteke. Globo formakoa, gero ganbila, azkenean laua eta titi apur batekin. Azala eztiaren koloretik arrexkaraino aldatzen da, xerlo gutxi ditu espezie tipoan, oso ugariak eta iraunkorrak ostoyae barietatean.

Orriak: Desberdinak, ez oso estu, apur bat dekurrenteak, zuriak, gero horiak eta azkenean gorrixkaz tindatuta.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Haritsua, 10-15-20 cm-ko luzerakoa, zilindrikoa, horixka edo arrexka, oinarrian ilundu egiten da. Mintzezko eraztuna, iraunkorra, lodia eta horixka.

Haragia: Zuria, trinkoa, oina gogorra. Apur bat mingotsa, batez ere ale garatuetan, ez du oso usain atsegina.

Etimologia: Armillaria terminoa latinetik “armilla” hitzetik, eskumuturrekoa esan nahi du. Eraztunagatik. Mellea epitetoa berriz latinezko “melleus” hitzetik dator, ezti kolorea esan nahi du. Bere koloreagatik.

Oharra: Barietate asko daude, kapelaren kolore desberdinekin, ezkatetan lodiera ezberdinekin eta oinaren forma ezberdinekin.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ale gazte eta osasuntsuen kapelak nahiko onak dira, baina irakinaldi bat eman behar zaie frijitu edo prestatu aurretik, horrela mingostasuna kentzen zaie. Intolerantzia sindromea eragin dezake. Egostean belztu egiten da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hypholoma fasciculare toxikoarekin eta jangarria den Armillaria tabescens-arekin, azken honek eraztunik ez duen arren, Armillaria mellea-ren antz handia du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieratik negu hasiera arte hazten da, ale askoko taldetan, ale oso ederren sortak osatzen dituzte, oinetik lotuak, eta koniferoen edo hostozabalen enbor, motzondo eta sustraietan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea; Hegoafrikan sartua.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 208 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 310 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 248 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 159 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]