Azalore orritsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azalore orritsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaSparassidaceae
GeneroaSparassis
Espeziea Sparassis laminosa
Fr., 1836

Azalore orritsua (Sparassis laminosa) Sparassidaceae familiako onddo espezie bat da.[1]Ale gazteak bakarrik kontsumitzen dira, usain txarra hartu baino lehen, digeritzen zaila izan aurretik. Tolesturek zaildu egiten dute garbiketa. Nahaskiak, tortillak, eta lehortu ondoren, zopak eta risotoak.

Sinonimoak: Sparassis crispa var. laminosa, Masseeola laminosa, Sparassis herbstii, Stereum caroliniense.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Hemisferikoa edo belaki itxuran, 10 eta 25 cm bitarteko luzerakoa eta 10 eta 20 cm bitarteko garaierakoa, adarkatze bihurgunetsu ugariz osatua, hostotsua, estu, tente, enbor mamitsu batetik sortzen dira. Adarren gainazala leuna da edo gutxi zonatua, krema kolorekoa, hori-lasto kolorekoa edo okre-hori zurbil kolorekoa. Himenioa adarkatze laminatuen kanpoko aldean dago.

Haragia: Mehera, elastikoa eta zaila. Usain atsegina du eta zapore leuna.[2]

Etimologia: Sparassis terminoa grekotik dator. Laminosa epitetoa latinetik dator, orri esan nahi duen "lamina" hitzetik. Adarrak xafla formakoak dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sparassis crispa delakoarekin nahas daiteke, hau koniferoen basoetan ateratzen da, eta fruktifikazio trinkoagoak dira, azalore formakoak, eta adarrak elkarri lotuak eta kizkurrak ditu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, lurrean zurarekin lotuta, arteen eta pagoen basoetan, baita izeien basoetan ere, eta bakanago picea-tan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Ipar Amerika, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 562 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, Ediciones Omega, S. A. Barcelona, orria or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 432 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]