Belarri berde
Belarri berdea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Panellus |
Espeziea | Panellus serotinus Kühner, 1950 |
Basionimoa | Agaricus serotinus |
Belarri berdea (Panellus serotinus) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Haragi larrukara samarra du.
Sinonimoak: Pleurotus serotinus, Hohenbuehelia serotina, Panus serotinus
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, zirkuluerdi formakoa edo giltzurrun itxurakoa, ganbila, ertza oso biribildua, oliba-berde kolorekoa, berde-botila kolorekoa edo berde-okre antzeko kolorekoa, ertz horiarekin. Azal tomentoduna gaztetan, ondoren glabroa, likatsua eguraldi hezearekin.
Orriak: Meheak eta oso estu, dekurrenteak; arbeletxeko kolorekoa, gero marroi-horixka.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Ezkatatsua, lodia, alboan, kapelaren ondoan loditua, inkurbatua, horixka kolorekoa.
Haragia: Lodia, zertxobait larrukara.[2]
Etimologia: Serotinus epitetoa latinetik dator, berandu esan nahi duen "serotinus" hitzetik. Berandu garatzen dela.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapelaren berde-oliba ilun koloreak, orrien tindu arbeletxeko koloreak eta ezkataz estalitako oinak, ia nahastezina bihurtzen dute. Pleurotus ostreatus delakoaren antz pixka bat badu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, hostozabalen enborretan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Kanada, Alaska, Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Japonia, Himalaiako eremua.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 244 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 272 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 355 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 124 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Panellus serotinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.