Buchwaldoboletus hemichrysus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buchwaldoboletus hemichrysus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaBuchwaldoboletus
Espeziea Buchwaldoboletus hemichrysus
Pilát, 1969

Buchwaldoboletus hemichrysus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gutxi erabiltzen da sukaldean. Ahuntzak erakartzen ditu (ur asko baitute)

Sinonimoa: Pulveroboletus hemichrysus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Ganbila, 3 eta 9 cm bitarteko diametrokoa. Kolorea horitik okre-horixkara joan daiteke. Azala belus leun batekin eta ertza barrurantz duela.

Tutuak: Oso laburrak, dekurrente samarrak, hori-okre antzeko kolorekoak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Hasieran oso txikiak, gero zabalagoak, pixka bat urdinxkak marruskadurarekin.

Hanka: Kapelaren antzeko kolorekoa, zertxobait sabelduna eta oinarrian sustrai antzeko batekin.

Haragia: Horixka, zertxobait urdinxka tutuen gainean; garratz samarra.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako interesik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sphaerocephalus forma, handiagoa da, 20 cm-ra irits daiteke eta soropildua hazten da. Pulveroboletus lignicola delakoa txikiagoa da, oina oso motza du eta kapelaren azala erraz pitzatzen da. Gaur egun, zenbait autorek bi espezieak Pulveroboletus lignicola izenarekin identifikatzen dituzte, forma ekologikoak kontuan hartuta.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Koniferoen enborretan, motzondoetan edo zerrautsetan. Oso urria.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Zeelanda Berria, Hegoafrika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 78 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 150 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 44 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]