Calocybe carnea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calocybe carnea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaCalocybe
Espeziea Calocybe carnea
Donk, 1962
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Calocybe carnea Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke, baina kalitate gastronomiko eskasa du.

Sinonimoak: Lyophyllum carneum, Tricholoma carneum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da, deprimitua eta, batzuetan, titi pixka batekin. Azal leuna du, lehorra eta distiratsua, arrosa-haragi kolorekoa edo arrosa-karmin kolorekoa, erdia ilun samarra izaten du, iluntxoagoa edo argitxoagoa, zurbiltzeko joerarekin.

Orriak: Zurixkak, estuak, estuago edo zabalago, tartekatutako orritxoekin, itsatsiak edo ia libreak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, barnehutsa, kapelaren antzeko kolorekoa, oro har, argiagoa.

Haragia: Zuria, mehea, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Calocybe terminoa grekotik dator eta kapela edo buru eder batekin esan nahi du. Carnea epitetoa, haragiaren kolorea duelako du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calocybe alpestris delakoarekin nahas daiteke, honen kapelak antzeko kolorea du, baina orriek krema kolorea izaten dute. Calocybe persicolor espeziearekin ere bai, honek soropildua irteten du eta fruta usaina du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, zelaietan, larreetan eta txilardietan, nahiz eta basoetako soilguneetan ere batzuetan ateratzen den.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britania Handia, Europa, Asia, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Tasmania, Zeelanda Berria.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 218 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 277 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 166 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]