Edukira joan

Calocybe cerina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calocybe cerina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaCalocybe
Espeziea Calocybe cerina
Donk, 1962
BasionimoaAgaricus cerinus

Calocybe cerina Lyophyllaceae familiako onddoa da. Espezie honen txapela ganbil eta hemisferiko tartekoa da.[1] Calocybe cerina izena duela gutxi erabili da bi Agaricus espezie desberdinetarako. Europako hainbat herrialdetako bildumak aztertu ondoren, ondorioztatzen da benetako Calocybe cerina Calocybe chrysenteron oso hurbil dagoela eta barietatetzat jotzen dela. Calocybe chrysenteron var. cerina konbinazio berria proposatzen da, eta taxon horren deskribapen osoa ematen da. Bilduma gehienak, Calocybe cerina izenarekin identifikatuak, onddo batekoak dirudite, Bon erakundeak behin-behinean Callistosporium luteoolivaceum fo. minor gisa deskribatu dituenak.

Sinonimoak: Calocybe chrysenteron var. cerina, Tricholoma cerinum, Rugosomyces cerinus.

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbila edo titi pixka batekin, gero zabaldua, ia unbilikatua, leuna, hori-argizari (hemendik datorkio izena) koloretik arrexka-gorri kolorera, erdialderantz ilunagoa.

Orriak: Hori-zitrino kolorekoak, estu, atxikiak, ertz finbriatua.

Hanka: 1,5 eta 2 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,4 cm bitarteko diametrokoa, laburra, hori argi kolorekoa arre kolorerako joerarekin, eta oinarrian ia belztuz; barnehutsa goialdean.

Haragia: Zuri-horixka, irinaren usainarekin eta zapore mikatz samarrarekin.[2]

Etimologia: Calocybe terminoa grekotik dator, eta ederra edo polita eta burua esan nahi du. Esanahia: kapela edo buru eder batekin. Cerina epitetoa berriz latinetik dator, argizaria esan nahi duen “carens” hitzetik. Bere itxura distiratsuagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezezaguna.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rugosomyces chrysenteron delakoarekin nahas daiteke, baina honen kolorea ez da hain horia eta orriak estuago ditu.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koniferoen basoetan, eroritako eta lehortutako pinu-orratzen piloetan. Ale ugaritan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Kaukasia, Errusia, Kazakhstan.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 275 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Calocybe cerina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]