Calocybe gangraenosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calocybe gangraenosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaCalocybe
Espeziea Calocybe gangraenosa

Calocybe gangraenosa Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da interesgarria elikagai gisa; eta oso urria delako babestu beharrekoa.

Sinonimoa: Lyophyllum fumato-foetens, Lyophyllum gangraenosum, Lyophyllum leucophaeatum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, gero laua, haritsua, flokosoa, gris-okre antzeko kolorekoa, okre-arrea, gris-arrea hezetasunean; ertza beherantz biribildua, zuri pruinaduna.

Orriak: Helduta, kapelaren haragitik bereiz daitezkeenak, hori-arre kolorekoak.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, oinarri puntaduna duen zilindrikoa, bere feltro mizeliodun lodiak inguratzen du; horixka arre edo gris-arre koloreen artekoa.

Haragia: Grisaxka zikin kolorekoa, ukitzean urdin-beltzaxka bilakatzen da; azidoekin gorritu egiten da, eta sulfato ferroso-rekin berde-urdin kolorea hartzen du. Zaporea mikatz samarra eta arrandegi edo zerrategi usainarekin.[2]

Etimologia: Lyophyllum terminoa grekotik dator eta anastomosi gabe esan nahi du. Fumato-foetens epitetoa, bere kolorea eta usainagatik du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balio gutxiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzekoak diren espezie batzuk, beren esporen formaren arabera bereizten dira, hala nola: Lyophyllum transforme, Lyophyllum deliberatum eta Lyophyllum semitale.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urak hartutako koniferoen basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Japonia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 166 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 281 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Calocybe gangraenosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]