Lyophyllum semitale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lyophyllum semitale
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaLyophyllum
Espeziea Lyophyllum semitale
Kühner, 1938

Lyophyllum semitale Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbil-laua, gero deprimitua, arre ilun kolorekoa, igurtziz belzten dena, eta arre grisaxka zurbiletik gris-beltzaxkara doan kolorekoa eguraldi lehorrarekin. Azal leuna du, higrofanoa, hezetasunarekin, gardentasunagatik ikusi egiten dira orriak. Ertz erregularra du eta zahartzean belztua.

Orriak: Itsatsiak edo zertxobait dekurrenteak, nahiko estu, estuak, arre-grisaxka zurbil kolorekoak, igurztean eta zahartzaroan beltzaxkaz zikintzen dira.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Haritsua, kartilaginoso-barnehutsa, erregularra, mehea, kapelarena baino kolore zurbilagoa, igurztean belztu egiten da, eta oinarria tomentuarekin eta zurixka du.

Haragia: Trinkoa, arre-grisaxka zurbil kolorekoa, espermatiko usaina edo irin zaharrarena eta zapore zaharmindua.[2]

Etimologia: Lyophyllum terminoa grekotik dator eta anastomosi gabe esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Lyophyllum batzuekin, hala nola: Lyophyllum fumatofoetens, Lyophyllum immundum eta Lyophyllum infumatum, besteak beste. Esporen formagatik bereizten dira, mikroskopioa behar da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, batez ere koniferoetan ateratzen da, nahiz eta hostozabalen azpian ere ikusten den.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, San Laurendi ibaiaren eremu, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 210 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 288 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 16 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]