Camarophyllus virgineus
Camarophyllus virgineus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Camarophyllus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Camarophyllus virgineus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Camarophyllus virgineus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona, baldin eta produktu kimikoekin ondutako larreetan biltzen ez bada, hesteetako arazoak eragin ditzake.
Autore batzuentzat Camarophyllus niveus eta Camarophyllus virgineus berdinak dira, beste batzuentzat ez. Batzuen aburuz, Niveus delakoaren aldaera sendoena da, baina haragia lodiagoa du, hanka sendoagoa, kapela ez da hain higrofanoa, ertzeko ildaskak markatu gabe gardentasunagatik eta espora handiagoak ditu.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, kamutsa, laua, titi apur batekin, azkenean deprimitua, uniformeki haragitsua, ertza beherantz biribilduta eta egoera hezean gardentasunez ildaskatua. Hasieran zuria da, eta geroago tonu horixka batera pasatzen da, orban arrosa batzuekin.
Orriak: Zuriak, zabal, lodiak, dekurrenteak, orrien hondoan nerbioak izaten ditu.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zuria, batzuetan oinarrian orban gorriak izaten ditu, pruina pixka batekin, solidoa, betea, oinarrian mehetua.
Haragia: Zuria, urtsua, haritsua. Hautematen ez den usain eta zaporea du.[2]
Etimologia: Virgineus epitetoa latinetik dator, birjinatasunezko, esan nahi duen "Virgineus" hitzetik. Bere kolore zuriagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Camarophyllus niveus delakoarekin, honek zuri-boli kolorea du eta txikiagoa da. Camarophyllus russocoriaceus espeziearekin ere bai, hau are txikiagoa da, zuri zikin kolorekoa, gero hori-anbar kolorera pasatzen dena eta larru usaina du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran eta udazkenean, larreetan, belardietan eta basoetako soilguneetan, belar handien artean.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Txina.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 117 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 391 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 341 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 102 or. ISBN 84-282-0865-4..