Candolleomyces leucotephrus
Candolleomyces leucotephrus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Coprinaceae |
Generoa | Psathyrella |
Espeziea | Psathyrella leucotephra P.D.Orton, 1960 |
Basionimoa | Agaricus leucotephrus |
Candolleomyces leucotephrus Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Psathyrella leucotephra, Agaricus leucotephrus (basionimoa).
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Kanpai itxurako-lautua, zimur finekin, zurixka, erdigunea buztin-arrexka kolorekoa.
Orriak: Zurixkak, azkenean gris-beltzaxka kolorekoak, ertz heteroformo zurixkarekin.
Hanka: 8 eta 11 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Eraztunetik gora ildaskatua, behealdetik ezkatatsua. Nahikoa irauten duen eraztunarekin.
Haragia: Zurixka.[2]
Etimologia: Psathyrella terminoa, "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "xehatzen erraza" esan nahi du. Leucotephra epitetoa ere grezieratik dator, zuria esan nahi duen "leukos" hitzetik eta errauts esan nahi duen "tephra" hitzetik. Zuria eta grisaxka kolorea dituelako nagusiki.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Susmagarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Psathyrella candolleana delakoaren antza izan dezake, baina kolore argiagoa du, ia zuria, eta eraztunaren goialdea ildaskatu samarra.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 268 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
- ↑ Psathyrella leucotephra: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.